Kirol konpromisoa (kirolarekiko konpromisoa)
Kirol konpromisoa edo kirolarekiko konpromisoa gizabanako batek kirola etengabe egiteko duen motibazioa edo jarrera positiboa da. Konpromiso hori hainbat faktoreren araberakoa da; besteak beste, orain arte lortutako gogobetetze-maila (dibertimendua, afektua eta lankideekiko eta entrenatzaileekiko harremanak), ingurukoen laguntza, inbertitutako ahalegina, lorpenak, balorazio soziala eta autoerrealizazioa. Bestalde, ondo bereizitako bi ezaugarri ditu: alde batetik, gogozko konpromisoa, subjektuak kirola edo kirol jakin bat egin nahi duelako; eta, bestetik, konpromiso murriztua, zeinaren arabera norbanakoa bultzatuta sentitzen da barne-presioaren edo presio sozialaren ondorioz kirola egitera.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, sport engagement; gaztelaniaz, compromiso deportivo.