Kataforak
Katafora ondoren adierazi behar dena aurreratu edo hari erreferentzia egiten dion deixia edo elementu deiktikoa da. Aurretik adierazitako zerbaiti erreferentzia egiten dion anaforaren aurkakoa da. Adibidez kataforak dira:
“Honako elementu hauek dute: hidrogenoa, helioa eta karbonoa.”
“Hala esan zion, ez zuela berriz ere ikusi nahi.”
“Harrigarriena zera da, ez zidala ezer esan.”
“Han daude, Leioan ikasten.”
Katafora adierazteko, ohikoa da bi puntuen edota komen erabilera, aurreko adibideetan ikus daitekeenez.