Karkabak
Kredituak: Rockwurm, Wikimedia Commons.
Karkabak, trokarteak ere deituak, eremu buztintsu lehorretan sortzen diren ildaskak dira, aldiro gertatzen diren euri jasa handiek eragindako higaduraren ondorioz sortutakoak. Ildaska horiek sakan deitzen diren zintzur edo amildegietara bideratzen dira. Euri jasa horiek lurzoru gaineko sedimentuak eraman eta landareak hazteko indar biologikorik ez duen buztin hutsa uzten dute azalean. Karkaben hedapen zabalak badlands edo lur txarrak izeneko paisaia sorrarazten du. Iberiar Penintsulan, karkabak Bardeetan eta Monegroetan daude ugari.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, cárcavas.
Ikus, gainera