Karatula (liburugintza)
Karatula edo azala liburu baten kanpoko estalkia da, liburua babestu eta aldi berean liburuaren izenburua eta egilea aipatzen dituena. Garai batean larruzkoak eta oihalezko azalak ohikoak baziren ere, egun kartoizkoak (zurrunak nahiz malguak) dira ohikonak.