Kalkulu infinitesimala
Matematikan, kalkulu infinitesimala kalkulu diferentziala eta kalkulu integrala biltzen dituen matematikaren adarra da, oinarrian kantitate handiak kopuru txiki-txikiak gehituz nola kalkulatzen diren aztertzen duena. Alde batetik, kalkulu diferentziala magnitude bat nola aldatzen doan erakusten du, aldagai independentearen gehikuntza txikien ondorioz, eta kalkulu integralak kopuru txikiak nola gehitu behar diren erakusten du. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, cálculo infinitesimal.