Jose Migel Barandiaran (Joxemiel Barandiaran, Aita Barandiaran)
Jose Migel Barandiaran Aierbe, On Joxemiel Barandiaran eta Aita Barandiaran ere deitua, euskal apaiza, arkeologoa, antropologoa eta etnologoa izan zen. Obra eskerga eginda, XX. mendeko euskal kulturaren aitzindari eta pertsonaia nagusienetakoa da. Ataungo Perune-zarre baserrian jaio zen. Apaiz ikasketak egin, eta berehala piztu zitzaion interes Euskal Herriko historiaurrearekin eta antzinako kulturarekin. Telesforo Arantzadi eta Enrique Eguren antropologoak ezagut zituen eta haiekin lankidetzan aritu zen Euskal Herriko hainbat tokitan indusketak egiten. Aldi berean, Euskal Herriko hainbat kondaira eta tradizio jaso eta sistematikoki aztertu zituen. Espainiako Gerra Zibila zela eta, Frantzian, Ipar Euskal Herrin hain zuzen, erbesteratu zen, Miarrintzen leheni keta Saran ondoren. Ipar Euskal Herrian ere lan ugari egin zuen, Ikuska ikerketa-institutua suspertuz. Nazioartean harreman ugari egin zituen, bere ikerketak mundu osora zabalduz. 1953 urtean Hegoaldera itzuli eta lanean jarraitu zuen Nafarroako Unibertsitatean eta Eusko Ikaskuntzan. 1991 urtean hil zen, Ataungo bere etxean, 102 urte egiteko egun gutxi falta zitzaizkiola.