Jarrerazko edukiak (eduki aktitudinalak)
Hezkuntzan, jarrerazko edukiak edo eduki aktitudinalak haur eta gazteen jarrera edo jokabide pertsonala (motibazioa, ahalegina, …) eta ikaskideekin eta hezkuntza komunitateko beste pertsonekin duen jokabidea jasotzen ditu, ikasten bere buruarekin izan eta egoteko modua alegia. Finean, jarrerazko eduki horiek eskolaren gizarteratze edo sozializazio-alderdi funtsezkoenak jasotzen dituzte. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, contenidos actitudinales.