Jarraitutasun-zuzenketa
Estatistikan, jarraitutasun-zuzenketa banaketa diskretu baten probabilitateak kalkulatzeko banaketa jarraitu bat baliatzen denean erabiltzen den zuzenketa bat da. Adibidez, berez diskretua den aldagai baterako (adibidez 1,2,3,… balioak hartzen dituenean), $P[X \leq 2]$ probabilitatea kalkulatu nahi denean, eremu jarraituan berdintza nola jaso behar den aztertu behar da; kasu horretan, 2 balioak eremu jarraituan $\left[ 1.5,2.5 \right]$ tartea hartzen duela pentsatzea da egokiena, eta horrela jarraitutasun zuzenketaren arabera, horrela kalkulatuko lizateke probabilitatea banaketa jarraituan: $P[X\leq 2.5]$.
Kontingentzia-tauletako khi-karratu estatistikoa kalkulatzeko bertsioan, jarraitutasun-zuzenketak Yates-en jarraitutasun zuzenketa izena hartzen du.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, *continuity correction; *gaztelaniaz, corrección por continuidad.
Ikus, gainera