Izatezko biztanleria
Izatezko biztanleria, une jakin batean eta lurralde edo hiri batean, da zuzenbidezko biztanleria - toki horretan erroldatuta dagoen biztanleria eta bertan dagoena une horretan- gehi biztanleria flotatzailea, bertan bizi ez arren, lana, ikasketak, osasuna edo aisialdia dela-eta bertan dagoena. Izatezko biztanleria tasak eta beste adierazle sozioekonomiko batzuk kalkulatzeko erabiltzen den erreferentzia izaten da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, población de hecho.