Irekiera-idazpena
Kontabilitatean, irekiera-idazpena enpresak ekitaldi ekonomiko bakoitzaren hasieran edo enpresa sortzean egin behar duen idazpena da. Adibide moduan, enpresak ekitaldiaren hasieran 1000 euro badu bankuan, eta 2000 euroko furgoneta bat, aktiboan; eta pasiboan, 2500 euroko kapitala eta 500 euroko mailegua, irekiera-idazpena hau da:
Urtarrilaren 1ean
Ibilgailuak__ 2000
Bankuak____1000
Kapitala___2500
Maileguak__500