Irakasleak
Irakaslea gai jakin batzuei buruz informazioa eta azalpenak eman eta orokorrean ikasleen hezkuntza prozesua bideratu eta zuzentzea, haiekiko harreman estuan, lanbide duen pertsona da, horretarako bere jarduna planifikatuz, horretarako ikasmateriala prestatuz, klaseak emanez eta tutoretza-lana garatuz. Irakaslearen lana guztiz garrantzitsua ikasleak bere ikaskuntza arrakastaz gara dezan, prozesu horren zuzendaria baita. Ikaskuntza prozesuan ezinbestekoa den ikaslearen motibaziorako ere funtsezkoa da. Irakatsi nahi den gaia sakon ezagutzeaz gainera, irakasleak komunikazioa, behaketarako arreta, enpatia eta elkartasuna garatu behar ditu, bere lanak ikaslearen bizitzan eta gizartean duen garrantziaz jabetuz aldi berean.