Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

Intrusioak: protesiak, epentesiak eta epitesiak

Hizkuntzalaritzan, intrusioak hitz batean txertatzen diren fonema edo soinuak dira, hitzaren bilakaeratik edo  beste hizkuntza batetik mailegua hartzean. Hiru sailetan banatzen dira:

  • protesia edo soinu protesikoa, fonema hitzaren hasieran txertatzen denean, adibidez, radio –> i rratia.

  • epentesia edo soinu epentetikoa, fonema hitzaren erdian txertatzen denean, adibidez, latinezko* librum –> libu ru*.

  • epitesia edo soinu epitetikoa, fonema hitzaren erdian txerattzen denean, oraindik –> oraindikan.

Batzuetan ahotsez bakarrik gertatzen dira intrusioak: mundua –> munduba.

Lizentzia metriko gisa ere erabiltzen dira, epentesiaren kasuan silaba kopurua bete ahal izateko. Lizentzia metriko gisa erabiltzen denean, epitesiari paragoge deitzen zaio.

Badira intrusio bi hitzak elkartzerakoan ere. Ohikoak dira frantsesez, orokorrean liaison (“lotura”) deitzen zaie eta arlo fonologikoan gertatzen dira: adibidez, les hommes [le’zɔm].

221 hitz

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.