Ikuspegi sistemikoa
Hezkuntzan, ikuspegi sistemikoa (ikuspegi sistematikoa) suprasistema edo ingurune konplexu batean (familia, lagunak, gizartea) hezkuntzako elementu eta eragile anitzen arteko elkarrekintza edo interakzioen multzo gisa hartzen duen ikuspegia da, hezkuntza sistematzat hartuz alegia, era holistiko batetik hezkuntzaren helburua globala izan behar dela kontsideratuz eta hezkuntzako eragileen interes partikularrak baztertuz, baino eragile guztien parte hartzea eta haien arteko konexioak bultzatuz, denak sistemaren parte direla aintzat hartuz aldi berean. Sistemen teoriako kontzeptuak eta printzipioak bereganatuz, ikuspegi sistemikoak landu behar ditu ekifinalitatea (sistema irekiz, abiaburu izan daitezkeen egoera desberdinetatik helmuga berera heltzeko gaitasuna), entropia edo nahasmenduaren kudeaketa, sinergien aprobetxamendua, homeostasi edo sistemaren oreka, morfogenesia edo sistemaren bilakaera dinamikoa, eta azkenik ekipotentzialitatea edo hezkuntzaren azpisistema desberdinetan funtzio eta helburu berdinak garatzeko gaitasuna.
Ikus, gainera