Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

Ikasliburua: Ekonomiaren oinarriak

Ekonomiaren oinarrizko kontzeptuak ulertzeko bide bat: zer den ekonomia, nolako agenteak dituen, nola funtzionatzen duen merkatua eta nolako harremanak dauden ekoizpen, enplegu eta zergapetzearen artean.

6 artikulu 6 kapitulu
1. Kapitulua

Ekonomia (definizioa eta kontzeptua)

187 hitz

Ekonomia gizartean pertsonek dituzten asebehar mugagabe edo infinituak neurri batean asetzeko eskura dauden baliabide mugatu edo eskasak (ikus, eskasia ekonomikoa) nola esleitu behar diren aztertzen duen jakintza-arloa da, ondasunak eta zerbitzuak ekoitzi eta horien pertsona eta familien artean banatzeko. Asebeharrak mugagabeak eta baliabideak eskasak izanik, gizakiok aukeratu beharrean gaude; ekonomiak aukeratzeko erabaki horiek nola hartzen diren (ekonomia positiboa) eta nola hartu beharko liratekeen (ekonomia normatiboa) aztertzen du. Horretarako, ekonomiak hiru galdera nagusi planteatu eta erantzuten saiatzen da: zer ekoitzi, nola ekoitzi eta norentzat ekoitzi behar den.

2. Kapitulua

Agente ekonomikoak

162 hitz

Agente ekonomikoak edo eragile ekonomikoak merkatu batean erabakiak hartu eta transakzioak egiten dituzten pertsona eta erakundeak dira. Merkatu-ekonomia batean agente ekonomiko nagusiak gizabanakoak eta familiak dira alde batetik, utilitatea maximotzea bilatzen dutenak, eta enpresak edo ekoizleak bestetik, mozkinak maximotzeko helburuarekin. Familiak eta enpresak agente ekonomiko pribatuak dira, baina badira agente ekonomiko publikoak ere, hala nola administrazio publikoak eta enpresa publikoak, estatuk oerakundeak alegia, bereziki garrantzia dutenak ekonomia mistoetan eta planifikatuetan.

3. Kapitulua

Merkantzia

146 hitz

Merkantzia saldu eta eros daitekeen edonolako ondasuna da. Marxismoan, merkantzia kontzeptu zentrala da; Marxen arabera, merkantzia truke-balioa duen edozein objektu da, bere erabilera-baliotik haratago. Lan-indarrak ere merkantzia itxura hartzen du kapitalismoan, langileak bere lan indarra monetizatu egiten baitu, kapitalistak bere produktuekin egiten duen bezala,  baino kapitalistak bere produktuetan gainbalioa eskuratzen duen bitartean, bere lan-indarra salduz langileak ez du gainbaliorik lortzen, kapitalistak ohostu egiten diolako.

4. Kapitulua

Lehia edo konkurrentzia (ekonomia)

171 hitz

Lehia,  konkurrentzia edo konkurrentzialtasun ekonomikoa merkatu batean enpresa batzuek batera jarduten dutenean gertatzen den egoera da, guztiak mozkinak maximotu edota ahalik eta merkatu-kuota handiena eskuratzeko helburuarekin. Lehian edo konkurrentzia diharduten enpresak lehiakideak direla esaten da. Konkurrentziazko merkatu batean diharduten lehiakide kopuru eta merkatuko beste ezaugarrien arabera (informazioaren eskuragarritasuna, sarrera-hesiak, …),merkatu-egitura desberdinak sortzen dira: lehia perfektutik (non enpresa askok diharduten, sarrera eta irteera-hesirik gabe) monopoliora (non enpresa bakarra diharduen).** Beste hizkuntzetan: **ingelesez, competition; gaztelaniaz, competición.

5. Kapitulua

Enplegua (definizioa)

237 hitz

Enplegua (frantsesezko employer aditzetik, bere aldetik latinezko implicare aditzetik) enplegatzaile (ikus, patronala) edo kontratazaile batek ordaindutako soldata edo ordainsari baten trukean langile batek, soldatapekoak edo enplegatuak alegia, harentzat egiten duen lana da. Beraz, enplegua harreman ekonomiko bat dela esan daiteke, non langileak bere lana saltzen duen, soldata baten trukean.  Laburki, enpleguia ordainsarituako lana dela esan daiteke. Aurkakoa egoera desenplegua edo langabezia da, langile batek bilatu arren bere ahalmen edo interesetara egokitzen ez den lanik aurkitzen ez duenean.

Enplegua formala izan daiteke, legezko kontratu baten bitartez ezartzen denean, edo informala, kontraturik gabe eta kontrol administratiborik gabe gertatu langilearen esplotazioa ekar dezakeena (ikus, gainera, gaztelaniaz: empleo formal y empleo informal).** Beste hizkuntzetan: **ingelesez, employment; gaztelaniaz, empleo.

Ikus, gainera

6. Kapitulua

Zergapetze bikoitza

143 hitz

Zergapetze bikoitza enpresa edo pertsona fisiko batek egitate beragatik zerga bi ogasun desberdinetan ordaindu behar duenean gertatzen da. Zerga gauza beragatik bi aldiz ez ordaintzearren, normalean ogasun erakunde horien arteko hitzarmenak adosten dira, zergadunak azkenean non ordaindu behar duen zehazteko. Beste hizkuntzetan: ingelesez, double taxation; gaztelaniaz, doble imposición.

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.