Ikaskuntza-estiloak (ikasteko estiloak)
Ikaskuntza estiloa edo ikasteko estiloa, subjektu batek bere ikaskuntza garatzeko duen modu partikularra eta pertsonala da, dimentsio psikologiko eta emozionalari (motibazioa, garuneko hemisferio bat edo beste bat lehentasunez erabiltzea…), soziologikoari (banakako edo taldeko ikaskuntza), fisikoari (denboraren banaketa, pertzepzio-lehentasuna, mugikortasuna) nahiz ingurunekoari (tenperatura, argiztapena, ingurune hurbila…) erreparatuz.