Agustin Hiponakoa: ideia eredugarriak


KategoriakFilosofia

Agustin Hiponakoaren filosofian, ideia eredugarriak gauza guztien ereduak edo arketipoak dira, haien forma eta arrazoi nagusi, iraunkor eta aldaezinak, adimen jainkotiarrean betidanik existitu eta existituko direnak, betierekoak beraz. Ideia eredugarrien teoria Platonen ideien teoriatik eratorri zuen, zalantzarik gabe, baina bere kristau filosofiara egokitu zituen, ideia horiek Jainkoarengan, bere adimenean, daudela baieztatuz, eta ez aparteko mundu batean, Platonek adierazten zuen bezala. Haren arabera, giza adimena ideia horiek ezagutu egiten ditu, areago bere adimenaren oinarriak dira, jainkozko argitzapenari esker, Jainkoak jarri ditu gure baitan.  Ideia horien ezagutza Jainkoaren existentziaren froga dira, ezin baitira Jainkoarengandik beste inondik etorri.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ideas ejemplares.

 

196 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.