Hizkuntza profila
Hizkuntza profila lanpostu jakin batean aritzeko beharrezkotzat edo komenigarritzat hartzen diren hizkuntza gaitasunen multzoa da, ahozko nahiz idatzizko arloetan, ulermenean nahiz adierazpenean, eskatzen diren hizkuntza desberdinetarako. Maiz, eta bereziki administrazio publikoko lanpostuetan, hizkuntza profila hizkuntza zertifikazioen bitartez frogatzen da. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak bereizten dira, maila txikienetik maila handienera. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, perfil lingüistico.