Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

Hizkuntza-mapa

Hizkuntza-mapa, hizkuntza batean hitz edo esamolde baten erabilera, ahoskera eta bestelako hizkuntza-bereizgarriak espazio geografikoan, isoglosak baliatuz, irudikatzen dituen mapa tematiko bat da. Hitzen banaketa geografikoa adierazten duenean, mapa lexikoa deitzen zaio; eta ahoskeraren banaketa geografikoa adierazten duenean, mapa fonetikoa. Hizkuntza-mapa ere bada mapa soziolinguistikoa, espazio geografiko batean hizkuntza baten erabilera soziala erakusten duena. Beste hizkuntzetan: gazteleraz, mapa linguístico.

141 hitz

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.