Hizkuntza isolatuak (hizkuntza bakartuak)
Hizkuntza isolatuak edo hizkuntza bakartuak gaur egungo beste inongo hizkuntzarekin lotura zuzenik ez duten hizkuntzak dira, egungo hizkuntza-familia baten baitan bildu ezin daitezkeenak. Definizio horren arabera, bakan batzuk baino ez dira munduan isolaturik ez dauden hizkuntzak, hala nola euskara. Beste hizkuntzetan: ingelesez, isolated language; gaztelaniaz, lengua aislada.