Hizkuntza-hautapena (hizkuntza-hautaketa)
Hizkuntza-hautapena edo hizkuntza-hautapena testuinguru zenbaitetan pertsona, familia, talde edo erakunde batek jardun edo garatu nahi duen hizkuntzari buruzko erabaki eta hautua da, hala nola web-orrialde bat zein hizkuntzatan bistaratu nahi duen; ikastaro bat zien hizkuntzatan nahi duen egin; seme-alaben hezkuntza zein hizkuntzatan edo hizkuntza-eredutan izatea nahi duen edota arreta publikoa zein hizkuntzatan nahi duen garatu. Hizkuntza-hautapena ez da askea izaten eta bereziki diglosia-egoerak eragiten du, hizkuntza maioritario edo. nagusiaren alde egiten; horregati, hizkuntza gutxituen kasuna, funtsezkoa da administrazio publikoetatik hizkuntza gutxitua sustatu eta horren aldeko hautapen garbia eta irmoa egitea da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, elección de lengua, elección de idioma.