1.
Kurba edo azalera bat puntu bakar batean ukitzen duen zuzen, kurba edo azalera.
es: tangente [recta]
kat: izena
esparru: matematika
sin: ukitzaile
kat: adjektiboa
2.
Angelu zuzena C erpinean eta AB aldean hipotenusa duen ABC triangelu laukizuzen batean, BC eta AC aldeen arteko zatidura edo arrazoi trigonometrikoa, A erpineko angeluaren mendean dagoena.
es: tangente [razón trigonométrica]
kat: izena
esparru: matematika
3.
Delako balioa ematen duen funtzio erreala, aldagai independentzat delako angelua duena, erradianetan neurturik.
es: tangente [función]
kat: izena
esparru: matematika