Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

sexu

1. Espezie bereko bi banakoen geneak konbinatuz garatzen den ugalketa-mekanismoa, haietatik desberdinak diren banakoak sortzen dituena.
es: sexo [tipo de reproducción] kat: izena esparru: biologia

2. Delako ugalketa-mekanismoarekin loturiko alderdi fisiologikoen multzoa, izaera maskulinoarekin eta femeninoarekin loturik.
kat: adjektiboa esparru: biologia es: sexual [tipo de reproducción]

3. Sexualki ugaltzen diren espezieen banakoez mintzatuz, gehienetan sexu-organoei eta batzuetan beste ezaugarri batzuei erreparatuz esleitzen den izaera maskulinoa edo femeninoa.
es: sexo [masculino, femenino] kat: izena

4. Gizakien artean, sexu harremanen praktika eta horren inguruko portaera.
es: sexo [prácticas sexuales] kat: izena esparru: sexologia sin: sexualitate

5. Gizakiengan, gizonak (sexu maskulinoa) edo emakumeak (sexu femeninoa), orokorrean.
es: sexo [conjunto de hombres o mujeres]

6. Gizon edo emakume bati buruz, haren genitalak.
es: sexo [genitales] kat: izena

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.