Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

segmentu

1. Bi puntuk mugatzen duten lerro-zatia.
es: segmento [geometría] kat: izena esparru: matematika

2. Produktu- edo zerbitzu-mota jakin bati buruz behar eta eskakizun berdintsuak dituen kontsumitzaile-taldea.
es: segmento [marketing] kat: izena esparru: enpresa

3. Esaldi bat osatzen duten zatietako bakoitza, horren hizkuntza-analisia egite aldera.
es: segmento [lingüística] kat: izena esparru: hizkuntzalaritza

4. Intsektu eta beste animalia batzuengan, egitura berdintsua duten gorputz zatietako bakoitza.
es: segmento [entomología] kat: izena esparru: zoologia

5. Motor baten pistoien perimetroan finkatzen den eraztuna, pistoia zilindrora doitzeko erabiltzen dena.
es: segmento [motor] kat: izena esparru: teknologia

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.