Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

erauzi

1. Zerbait dagoen lekutik kendu, banandu edo atera.
es: extraer es: arrancar

2. Norbait bere onetik atera.
kat: aditza es: sacar de sus casillas es: alterar [una persona]

3. Jaurti, bota.
eusk: gip kat: aditza es: lanzar

4. Suntsitu, hondatu.
eusk: zub kat: aditza es: destrozar es: destruir

5. Arbola bateko fruituak erorarazi, makilak erabiliz edo zuhaitza astinduz.
esparru: nekazaritza kat: aditza es: varear [un árbol frutal]

6. Bereizi, aldendu.
eusk: ipar aditza: da kat: aditza es: desviarse es: apartarse

7. Ebakuntza baten bitartez, gorputzetik patologia jasaten duen organoa edo bestelako egitura kaltegarria atera.
esparru: medikuntza kat: aditza es: extirpar

8. Handia den zerbait lurrera bota.
sin: eraitsi kat: aditza es: derribar

9. Testigantza bati buruz, adierazi edo azaldu.
eusk: ipar kat: aditza es: levantar [testimonio]

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.