Hinterland (definizioa)
Hinterland (alemanieraz, literalki, “atzeko eremua” esan nahi duena), eragin-eremua ere deitua, hiri edo nukleo zentral batek eragin egiten duen inguruko eremua da, nukleo horren beharra duena bere jarduera ekonomiko eta soziala garatzeko. Maiz, itsasportuei aplikaturiko kontzeptua ere bada, euren transakzioak egiteko portuaren beharra duen eremu ekonomikoa adierazteko. Itsasportuetarako foreland aurkako kontzeptua ere garatu da, portuak kanporaka dituen harreman ekonomikoen gune geografikoa izendatzeko. Ikus, gainera