Hezkuntza formala
Hezkuntza formala administrazio publikoek zuzendu eta kontrolatu egiten duten hezkuntza-egitura eta jardueren multzoa da, hezkuntza-sistema baten barruan. Ikastetxe homologatuetan garatzen da, curriculum normalizatu batean oinarrituta, azkenean ikasleek ofizialki aitortutako eskola-ziurtagiri edo ziurtagiri akademiko bat lortze aldera. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, educación formal.