Heteroebaluazioa


KategoriakHezkuntza

Heteroebaluazioa prozesu batean lortutako emaitzei buruz hartan parte hartu edo zuzeneko ardura ez duten beste eragile desberdin batzuek ("hetero")  egiten duten ebaluazioa da. Eragozpen bezala, heteroebaluazioan ebaluatzailearen asmoak eta helburuak hartzen dira aintzat, arrotzak izan daitezkeenak ebaluatuarentzat, ebaluatuaren behar, asmo, ibilbide eta lorpen propioak ebaluatuak ezagutzen dituen heinean ezagutu gabe; baino abantaila gisa, aldi berean ebaluatuaren autokontzeptu desegokiak zuzendu ditzake, kanpoko eragile horiek kanpotik ekarri eta aplikaturiko tresna estandarren (beti ustezko) objektibotasunari esker.  Heteroebaluazioa ezinbestekoa da, halaber, garatu beharreko gaitasuna, ataza edo proiektua gizarte ardura handikoa denean, ebaluatzen den hura ez baitagokio orduan bakarrik ebaluatzen den pertsonari edo erakundeari, gizarte osoari baizik.

Heteroebaluazioa egokia eta ezinbestekoa  da orobat ikasleak bere ikaskuntza prozesuaren  ulertzeko kontzientzia eta gaitasunik ez duenean, ikaskuntza prozesua bere bizitza-proiektuan txertatzeko gauza ez denean oraindik, gehienetan txikia edo gazteegia denean. Horrelakoetan, ezinbesteko erreferentzia bihurtzen da heteroebaluazioa, ikaslearentzat, ingurukoentzat eta gizartearentzat. Dena den, ikaskuntza-prozesuaren helburua izan behar da orobat, ikasleak  bere ikaskunta-prozesua aztertzen ikastea, autoebaluaziora heldu arte. Ohikoena heteroebaluazioa irakasleak egitea da, baina familia, beste irakasle batzuk edo kanpoko eragileak ere izan daitezke. Areago, heteroebaluazioan eragile desberdinek parte hartzea gomendatzen da, triangulazioaren abantailak probesteko.

 

281 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.