Hasierako kapitala (sozietateak)
Hasierako kapitala merkataritza-sozietate bat sortzean bazkideek egiten duten lehen kapital ekarpena da. Legez izaten dira zenbateko minimo batzuk bete beharrekoak: Espainianl, adibidez, sozietate anonimo bat sortzeko hasierako kapital minimoa 60.000 eurokoa da (2023). Hasierako kapital horretako ekarpenekin, enpresak bere jarduera abiarazteko aktiboak eskuratu eta lehenengo gastuak estali ahal izango ditu. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, capital inicial.