Ez nahastu zirkuko glaziar kontzeptuarekin. Zirku glaziarra edo glaziar-zirkua glaziar batek bere sorburuan sorrarazten duen sakonunea da, elur eta izotzaren pilaketak eta horren mugimenduak eragindako abrasioaren ondorioz sortutakoa,…
Ez nahastu haraneko glaziar kontzeptuarekin.
Haran glaziarra edo glaziar-harana, ibar glaziarra edo glaziar-ibarra ere deitua, mendigune batean glaziar batek garai batean edo egun ere egindako hondeatzearen ondorioz sorturiko U itxurako harana da, haren geomorfologian glaziarraren mugimenduak eragindako frikzioaren aztarnak, hala nola morrena izeneko higadura-materialen metaketak, albokoak nahiz amaierakoak, eta aintzira glaziarrak. Glaziar haranak batzuetan glaziar nagusia elikatzen dituen beste glaziar batzuetako haran txikiak ebaki egiten ditu, haran haiek haran nagusira amilduaraziz eta horrela haran zintzilikatu izenekoak sortuz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, valley glacier; gaztelaniaz, valle glaciar.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.