Gerakina
Kontabilitatean, gerakina aurreko ekitaldi ekonomiko batetik erabili edo bideratu gabe geratu diren diru-zenbatekoak dira. Testuinguru desberdinetan gerta daiteke; adibidez, mozkin-gerakina banatu gabe edo beste kontu batera eraman gabe geratzen den mozkin edo irabazien zatia da; diruzaintzako gerakina, berriz, administrazio publiko batean eta horren aurrekontuari buruz, urte amaieran kobratzekoak diren diru kopuruak ken ordaindu beharrekoak dira: gerakina positiboa bada, hurrengo urteko aurrekontura eraman daiteke sarrera gisa; negatiboa bada, hurrengo urteetako aurrekontuetan neurri zuzentzaileak beharko dira. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, remanente.