Zorpetze masiboa eragile ekonomiko ugarik, izan familiak, enpresak edo estatua bera, zorrak hartzen dituztenean gertatzen den fenomenoa, zenbateko handiarekin gainera. Zorpetze global itzel horrek kaudimengabezia-arrisku orokorra dakar zailtasun…

Finantzarizazioa kapital finantzarioak, denetariko finantza-tresnek osatua, ekonomia batean ekonomia produktibo eta errealaren aldean garrantzia eta pisu kuantitatibo handia hartzeko prozesua da, apalankamendua eta zor finantzario globala nabarmen gehituz. Finean, ekonomia produktiboaren kaltetan irabaziak interesetan eta finantza espekulazioan bilatzen dituen ekonomia eredua garatzeko prozesua da. Beste alde batetik, berrelikatzeko joera duen prozesua ere bada, arriskuak gutxitzeko etorkizun-kontratuak eta bestelako deribatuak sortuz, azkenean arriskuak gutxitu ordez, burbuila finnatzarioak eta domino efektuak ekar ditzakeena krisi batean. Finantzarizazioa 1970eko hamarkadatik garatutako prozesua izan da, egun ere indarrean dagoena, eta krisi larriak eragin ditu, 2008an hasitako Atzerakada Handia kasu.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.