Feudalismoa
Feudalismoa Goi Erdi Aroan abiarazi eta XI. mendetik XVIII. mendera Mendebaldeko Europan nagusitu zen sistema sozioekonomikoa da, jaurgo izeneko unitate sozial, politiko eta ekonomikoan oinarritua, non nekazari jopuek jaurgoaren buru den jaunaren mesedetan lan egiten duten, ekoizpenaren zati handi bat entregatuz. Feudalismoa XVI.-XVIII. mende bitartean garatu zen Antzinako Erregimenaren sistema politikoaren oinarrietako bat izan zen.