Antropologian eta gizarte psikologian, emic eta etic ikuspuntuak gizataldeak eta horien kultura aztertzeko aukeran dauden ikuspuntuak dira. Emic natiboaren edo bertakoaren ikuspuntua da, eta etic kanpokoarena. Bereizketa sinplea izan…

Antropologian eta etnologian, fetitxea gizatalde batean erabiltzen den objektu magikoa da, gizakiak egin eta landutakoa, naturaz gaindiko ahalmena duena eta izpirituekin komunikatzeko bitartekari moduan erabiltzen dena. Terminoa portugalerazko feitiço terminotik dator, portugaldar marinelek esplorazioen garaian Gineako talismanak eta beste objektuak izendatzeko erabilia, eta bere aldetik latinezko factitius terminotik dator, "egina", fetitxeen izaera artifizialari erreferentzia eginez.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.