Europako funtsak
Europar Batasuneko Funtsak edo Funts Europarrak Europar Batasunak kide diren herrialdeei eta haietako administrazio publiko, enpresa eta partikularrei eskaintzen dizkien finantzazio-funtsak dira, mailegu edo dirulaguntza moduan, Europar Batasuneko kohesio ekonomiko eta soziala sustatzeko. Haien artean, funts nagusiak dira Europako Gizarte Funtsa, enplegua eta hezkuntza sustatzen duena gehienbat; Kohesio-Funtsa, garapen jasangarrira zuzendua; eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa, landa eremuko arazoei zuzendua. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, fondos europeos.
Ikus, gainera