Etimologia
Hitz baten etimologia hitzaren jatorria, osaera eta haren formaren eta esanahiaren bilakaera historikoa da. Ohikoa da hiztegi elebakarretan hitzaren esanahiarekin batera haren etimologiari buruzko informazioa gehitzea; horretaz gainera, badira hiztegi etimologikoak ere, hitzen etimologiak baino ematen ez dituztenak.