Arreta goiztiarra edo estimulazio goiztiarra haur txikiei, 6 urte arte, euren berezko ahalmen fisiko, kognitibo, emozional eta sozialak ahalik eta gehien garatzeko erabiltzen diren metodo eta tekniken multzoa da, ingurunetik jasotzen dituzten estimulu eta esperientzien hautaketa eta lanketa eginez, modu natural batean, haur bakoitzaren potentzialera moldatuz eta bere ahalmenak bortxatu gabe. Ohartarazi behar da estimulazio goiztiarra ez dela ez terapia ez hezkuntza metodo bat, haurrak bere ahalmenak eraginkortasunez garatzeko metodologia bat baizik. Nazioarteko Osasun Erakundetik emandako datuen arabera garatu gabeko herrialdeetan haurren %43ek ez dituzte bere ahalmen guztiak garatzen arlo kognitibo, emozional eta sozialean.
Batzuen arabera, estimulazio goiztiarra pseudozientzia hutsa da, garunaren plastikotasuna bizitza osoan indarrean dagoela argudiatuz. Ildo horretatik, bereziki kritikatu da estimulazio goiztiarreko Doman metodoa, Glenn Doman eta Carl Delacatok garatua 1960ko hamarkadan Estatu Batuetan, bereziki garuneko kalteak eta arazoak dituzten haurrentzako terapia moduan eratua, eta garuneko eboluzioa azaltzen duen baina gaur egun erabat ukatzen den errekapitulazioaren teoriaren arabera.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, Early Child Development; gaztelaniaz, atención o estimulación temprana.
Erreferentziak
- https://www.who.int/topics/early-child-development/en/
- LA ESTIMULACIÓN TEMPRANA FUNDAMENTADA EN EL
MÉTODO DOMAN EN LA EDUCACIÓN INFANTIL EN ESPAÑA:
BASES TEÓRICAS, LEGADO Y FUTURO, Catherine L’Ecuyer
Loturiko artikuluak
DesinkretizazioaDesinkretizazioa zerbaiten atalak bereizi eta mugatzea da. Hezkuntzan, transposizio didaktikoaren elementuetako bat da, ezagutza-objektua ikasleari aurekztu ahal izateko, beharrezkoa baita objektua atal batzuetan banatu eta mugatzea, ikaskuntza aiseago…
Hezkuntza inklusiboa eta eskola inklusiboaHezkuntza inklusiboa edo heziketa inklusiboa komunitate bateko, pertsonek, haurrak zein helduak, elkarrekin ikasteko gizarte inklusiorako politika da. Hartara, eskola inklusiboak ez du inongo selekzio edo hautaketarik egiten, haur…
Hezkuntza formala eta hezkuntza informalaHezkuntza formala edo heziketa formala helburu jakinekin planifikatu eta antolatu egiten den hezkuntza modua da, orokorrean eskoletan garatzen dena. Hezkuntza (edo heziketa) informala edo hezkuntza ez-formala, berriz, asmo…