Espartakistak
Espartakistak Alemanian Lehen Mundu Gerraren amaieran eta ondoren jardun zuten iraultzaile marxistak izan ziren, Espartakisten Ligaren baitan bilduak, eta 1918-1919ko Alemaniako iraultzan protagonismo handia izan zutenak. Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren ezkerreko zatiketa gisa sortu ziren, boterea lortzeko estrategia iraultzailearen alde agertuz. 1918ko bukaeran Liga desegin egin zen, Alemaniako Alderdi Komunista osrtzeko. Espartakista izena Espartako Antzinako Erromako lider esklaboaren omenez ezarri zitzaion taldeari. Horien lider nagusiak Rosa Luxemburg eta Karl Liebknecht izan ziren, 1919ko iraultzak erailak izan zirenak iraultzaileen aurkako errepresioan.