Eskualdaketak (zuzenbidea)
Zuzenbidean, eskualdaketa eskubide subjektibo bat pertsona (fisiko nahiz juridiko) batetik bestera pasatzea da, izan kontratu baten bitartez izan legeak hartzen duelako. Eskualdaketak pertsona bizien artean nahiz hildako batengandik pertsona bizi batentzat ere izan daitezke. Ohikoenak jabetzaren eskualdaketak dira, salerosketa, truke edo herentzien bitartez. Beste hizkuntzetan: ingelesez, transfer; gaztelaniaz, transmisión.