Eskola-uztea (hezkuntza-uztea)
Eskola-uztea edo hezkuntza-uztea gertatzen dela esaten da ikasle bat burutzen ari den ikasketa-zikloa bukatu gabe utzi eta bestelako ikasketak hasten ez dituenean. Egoera horretan, ikaslea hezkuntza-sistematik kanpo geratzen da eta bere aukera profesionalak murriztu egiten dira, gurasoekiko dependentzia ekonomikoan jausten da eta esklusio arriskuan ere gera daiteke. Hainbat arrazoi izan daitezke eskola-uztea gertatzeko: eskola porrota edo, horretara heldu gabe, errendimendu akademiko eskasa, eskola-absentismo jarraitua, ikaskuntza-arazoak, bizitza-gertaera singularrak (haurdunaldia, gertuko baten heriotza, gurasoen arazo ekonomikoak, …) eta arazo sozialak. Eskola-uztearen barnean bada tipologia berezi bat, eskola-uzte goiztiarra alegia, Espainian DBH titulurik gabe bukatu edo utzi edo titutulua edukita ere, ikasten jarraitzen ez duten gazteak biltzen dituena. Beste hizkuntzetan: ingelesez, school drop-out; gaztelaniaz, abandono escolar (abandono escolar temprano).