Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

Eskala eratorriak (eskala deribatuak)

Eskala eratorriak edo eskala deribatuak puntuazio estandarretatik aldakuntza linealak baliatuz sortzen diren eskalak dira, berezki psikometrian aplikatzen direnak. Puntuazio estandarrak datu multzo ezberdinetako elementuak elkarrekin alderatu ahal izateko eskala homogeneoa da, baina horren batezbestekoa 0 eta desbideratze estandarra 1 izanik, puntuazio estandar positiboak zein negatiboak daude. Puntuazio negatiboen interpretazioa erraztu aldera, ohikoa da puntuazio estandar guztiak bider konstante bat egin eta emaitza horiei konstante bat gehitzea, aldakuntza lineala aplikatzea alegia; horrela sortutako eskala berria eskala eratorria da. Labur, z puntuazio estandarrak izanik, honela kalkulatzen da eskala eratorria:

$$e=M+Sz$$

M izango da eskala berriaren batezbestekoa eta S desbideratze estandarra.

Honako hauek dira ohiko eskala eratorriak:

  • T=10Z+50

  • Adimen koefizientearen eskala, AK=100+15Z.

  • D=20Z+50

  • S=2Z+5

203 hitz

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.