Erabilitako Nekazaritza Azalera (labur, ENA) laborantzarako lurren multzoa, hala lugorrian nola laboratuak, belarkiak, labore edo zerealak, barazkiak, fruituak nahiz zura ustiatzeko erabiliak. Iraunkorki -ez aldi baterako-abeltzaintzarako erabiltzen diren larre edo bazkalekuak ere biltzen ditu.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, superficie agrícola utilizada (SAU).
Loturiko artikuluak
Iraupeneko nekazaritza (biziraupen-nekazaritza)Biziraupen-nekazaritza edo biziraupen-laborantza, iraupeneko nezakaritza edo laborantza ere deitua nekazariek (laborariek) eta horien familiek gehienbat beraien elikadurarako (autokontsumorako alegia), eta soberakin eskas batekin, lantzen duten nekazaritza mota da.…
Nekazaritza estentsiboaNekazaritza estentsiboa gehienbat tokiko baliabide naturalak erabiliz, teknologia handirik gabe mekanizazioa salbu eta lan indar gutxirekin, antolatutako nekazaritza sistema da, latifundio edo lursail zabaletan garatu ohi dena eta…
Lehorreko nekazaritzaLehorreko nekazaritza laboreentzako ura euritik beste inondik hartzen ez duen nekazaritza sistema da, inongo ureztaketarik gabe. Lehorreko nekazaritzako laborrei, lehorreko labore deitzen zaie, eta gehienetan zerealak izaten dira.…