Entzule pasiboa
Komunikazio-prozesu batean, entzule pasiboa informazioa jaso bestetik egiten ez duena da, informazio horri buruzko feedback (kritika, iritzia, iruzkinak, …) egin gabe. Terminoa bereziki hezkuntzan erabiltzen da, irakaslea protagonista den irakaskuntza-sisteman ikasleak duen rola izendatzeko, non ikasleak irakasleak bidaltzen duen informazioa jaso baino ez duen egiten, ikasleak informazio horri buruzko iragazketa, eraldaketa, alderakerta edo hausnarketarik egin gabe, ikaskuntza aktibo eta esanguratsurako ateak itxiz.