Ekintza didaktikoa
Ekintza didaktikoa hezkuntza erakunde baten baitan modu planifikatuan irakatsi eta beraz ikasleak ikas dezan antolatu eta garatzen den jarduera eta praktika zehatza da. Ekintza didaktikoa partekatua da, irakaslearen eta ikaslearen artean garatzen da, eta ildo horretatik ekintza dialogiko eta beraz, transakzio, interakzio eta komunikazio gisa ere hartu behar da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, acción didáctica.