Egokitasuna (testua, diskurtsoa)
Testu edo diskutso bat egokia dela esaten da, adierazi nahi denarekin edo lantzen ari den gaiarekin eta testuinguruarekin nahiz hartzailearekin bat datorrenean, hau da, hizkuntza-erregistro egokia darabilenean. Bereziki irakaskuntzan erabiltzen den irizpidea da, ikasleen idazketak ebaluatzeko, zuzentasunarekin eta kohesioarekin batera.