Eduardo Malagón Zaldua


KategoriakJendea

Eduardo Malagon Zaldua. Donostia, 1966. Santo Tomas Lizeoan ikasi zuen haurtzaroan. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle, Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, nagusiki Egitura Ekonomikoa eta Munduko Ekonomia irakasgaietan. Hango burokrata ere izan da han hainbat urtetan, Berrikuntza eta Kalitateko zuzendariorde gisa. Landa eremua, baserria, barazki azokak eta horrelako gaiak landu ditu, maiz Mirene Begiristain irakaslearekin lankidetzan. Euskadi Irratiko tertuliakidea izan zen ekonomia gaietan, eta beste hedabideetan ere maiz agertzen da, beti gertu eta atseginez. Real Sociedad futbol taldeko presidentetzarako hautagaitza batean hartu du parte. Ana Malagon idazlearen anaia da eta Iban Zaldua irakaslearen lagunmina.

Ikus, gainera

Eduardo Malagón, argi eta garbi lapsus batzuk ezik (9:00 esaterako), bere berrikuntza programetako bati buruz hitzaldi batean

174 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.