Brebeta
Brebeta euskaraz egin ahal izatea aldarrikatzen duen oihala, Azkainen, 2022ko Aberri Egunean.
Ipar Euskal Herrian eta Frantziako estatuan, brebeta, frantsesez Diplôme national du brevet, ikasleek classe de troisième mailaren bukaeran, collège edo kolejioaren aldiaren bukaeran, orokorrean ikasleek 14-15 urte dituztelarik, idatzizko nahiz ahozko probak burutu eta gainditurik jasotzen duten hezkuntza-titulu edo eskolatze-agiria da.