Bikoiztapen indargarriak
Bikoiztapen indargarriak euskaraz izenondo eta aditzondoei enfasia edo indarra emateko modu bat dira, indartu nahi den izenondo edo aditzondoa errepikatuz, marratxo batez lotuz eta horrela hitz elkartu bat osatuz eratzen dena. Horren adibideak dira, *gorri-gorri *(oso gorria), ezarian-ezarian (oso poliki) eta soil-soilik (aurretik aipatu dena bakarrik eta beste inongo kasutan ez).