Behaketa sistematikoa (behaketa egituratua)
Ikerketa zientifikoan, bereziki giza eta gizarte zientzien esparruan, behaketa sistematikoa edo behaketa egituratua aldez aurretik kategorizatu diren gertakari, jokabide edo gertaera zehatz eta egiaztagarriei buruzko datuak biltzea da (ikus, gainera,behaketa), neurketa, puntuazio- edo kalifikazio-eskalak baliatuz. Bere abantailak dira jasotako informazioaren objektibotasuna, behatzaile batzuk batera jardun ahal izatea datuen homogneotasuna hautsi gabe eta jasotako datuekin egin daitekeen analisi estatistikoa, besteka beste, emaitzak antzeko beste ikerketa batzuekin alderatzeko. Bere eragozpen nagusia aztertu beharreko fenomenoaren ikuspegi**erredukzionista** eta mugatutik dator, eta fenomenoa ulertzeko funtsezko alderdia ez jasotzera ere hel daitekeelarik. Ohikoa da behaketa sistematikoak jaso baino lehen ikerketa pilotu bat egitea, bildutako datuak aldez aurretik esploratzeko, zer kategoriatan sartuko diren zehazte aldera. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, observación sistemática o estructurada.