Balio-katea
Balio-katea produktu edo zerbitzu bat garatu, ekoitzii eta banatzeko garatzen diren jarduera ekonomikoen multzoa da, produktu edo zerbitzua kontsumitzailearen esku jartzen den arte, prozesu horretan garatzen diren jarduera osagarriekin batera, hala nola giza baliabideen kudeaketa eta teknologiaren garapen, besteak beste. Beraz, diseinu, ekoizpen, logistika eta merkaturatze-jarduerak biltzen ditu bere kate edo lerro nagusian. Jarduera horien zerrenda hutsa baino, balio-katea enpresaren analisi estrategikorako tresna bat da, enpresaren abantaila lehiakor edo konpetitiboak edo horien gabezia antzemateko baliatzen dena. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, cadena de valor.