Baby boom (jaiotza-leherketa)
Baby boom edo jaiotza-leherketa jaiotza-tasa handiko garai historikoa da. Bereziki, Bigarren Mundu Gerraren ondoren eta gutxi gorabehera 1970 arte, Euskal Herrian 1980 urtera arte, Mendebaldeko herrialdeetan gertatu zen jaiotza-tasa handitzea izan zen, hazkunde ekonomiko handiko Hogeita Hamar Loriatsuak izeneko garaian, herrialde horietan leherketa demografiko handia ekarri zuena.